Ellauri Hotela historia

“Hotel hau sortzea erabaki nuen, demostratu nahi nielako, bai neure buruari eta baita gainerakoei, posible zela geure lur honek oparitzen dizkigun baliabideekin bizitzea”.
Kepa Ellauri

Ongi Etorri Ellauri Hotelera

Aupa, nire izena Kepa Ellauri da, eta Randa emaztearekin batera, Ellauri Hotelaren jabeak gara. 9 logeladun hotel berezia, ingurune miresgarrian (Gorbeia Parke Naturalean) kokatua, Euskal Herriaren erdi-erdian.

Nire historia pertsonala hotel honen historiari guztiz lotua dago

Ellaurin sortua eta hazia bait naiz, leku natural ikusgarriz, eta baso magikoez inguratua Gorbeia Erreserba Naturalean.

 

Zehatzago oraindik: hotelaren alboan dagoen baserrian bertan. Gure familiari izena eman zion baserrian.

Nire haurtzaroko ametsen leku ideala, ezbairik gabe.

Nahiz eta zirkunstantziak nahi nukeen baino luzaroago kanpoan itxaron arazi ninduten…

2.003. urtean enpresa handi bateko lanpostua uztea erabaki nuen, bizitza iraunkorrago baten aldeko apostua egitea, nire haurtzaroko leku irrikatuan.

 

Balio kultural eta natural izugarriez erakarrita, eta leku berezi honek eskain zitzakeen erakargarritasun turistikoaz inspiratuta, zerotik hastea erabaki nuen, emaztearekin batera, eta familiako lurak diren hauetan Ellauri Hotela sortzea.

2009an gure ametsa bete egingo zen

2009ko uztailean Ellauri Hotela -ko ateak ireki genituen.

 

Landa hotela, xarma handikoa, natura bete-betean kokatua; ingurunea babestuko duena, esklusibotasunari uko egin gabe, azpiegitura modernoen bidez. Deskonektatzeko eta egun batzuetan errutinaz ahazteko helmuga perfektoa.

 

Ellauri Hotela zen aukeratu ahal genuen izen bakarra hotela bataiatzeko, non Randak eta biok garen ostalari, xehetasun ñimiñoenak fintasun osoz zainduz, gure bezeroek etxean bezela senti daitezen, beti.

Historiaz blai den hotela

Orrialdeok ikusi ahala, konturatuko zinen dagoeneko, Ellauri Hotela hotel berezia dela, bere historia duen hotela

 

Izan ere gure hotela, leku honetan kokatua zen ertaroko dorre baten oinarrien gainean eraikia da, XI eta XIV garren mendeetan datatuako Gortazar dorretxea hain zuzen ere.

 

Hotel berriaren arkitektura diseinatzen hasi ginenean, bertan zeuden hondakinak erespetatzea erabaki genuen, dorreari gainerako eraikina erantsiz.

Bertan kokatu genituen gure logela berezienak, gure suiteak.

Leku pribilegiatua, nondik Gorbeiari begira daukagun bailara ederraz goza dezakegun; gaur logela eroso eta moderno bihurtuta gure bisitarien gozamenerako, eta, bertatik, bere bista infinitoetatik, atsdena hartuko duten.

 

Ingurune natural paregabean bai, baina giro esklusiboan oinarritutako erosotasunari uko egin gabe, deskonektatzea bilatzen duten bidaiari helduentzako ideala den hotela.

 

Lehen minututik inguratuko zaituen atmosfera erlaxatzailea.

Gozat zentzumen guztiekin

“Kiloterdi” jatetxea jarri dugu zure esku. Bertan guk geuk prestatutako afariaz eta gosari gustagarriaz gozatu ahalko duzu.

 

Euskal sukaldaritza tradizionala produktu naturaletan oinarritua, guk geure baratzeetan edota inguruko ekoisleek ekoitzitakoak.

 

Gainera, aurten, gure kanpoaldean jarritako SPA berria ireki dugu, luxu bat zentzumenentzat. Gure saunan erlaxatu ahalko zara, edo bainua hartu Gorbeiako zerupean dugun jakuzian.

 

“Gozatu zentzumen guztientzako esperientziaz”